2017ko urriko Muqdishoko atentatua
Leherketaren eragina inguruko etxebizitzetan. | |
Datuak | |
---|---|
Data | 2017ko urriaren 14a |
Ordua | UTC+03:00 |
Lekua | Muqdisho, Somalia 2°02′27″N 45°20′33″E / 2.04083°N 45.34250°E / 2.04083; 45.34250 |
Eraso mota | Bonba-kamioiak |
Hildakoak | 320tik gora |
Zaurituak | 500dik gora |
Egilea | Jakiteke |
2017ko urriko Muqdishoko atentatua, urriaren 14an, Somaliako Muqdisho hiriburuan jazotako bonba-kamioi bidezko leherketa izan zen. Erasoak gutxienez 320tik gora hildako eta 500dik gora zauritu eragin zituen.[1]
Atentatuaren egilea nor den jakiteke dago eta orain arte inongo talde armatuk ez du egiletzarik aldarrikatu. Abdullahi Mohamed somaliar presidenteak atentatua gogor gaitzetsi eta hiru egunetako dolu nazionala ezarri zuen.
Ereferentziak
- ↑ Bonba-kamioiekin egindako erasoek 315 hildako utzi dituzte Somalian. 2017ko urriaren 16a. Eitb.eus
Kanpo estekak
- Datuak: Q42033121
- Multimedia: October 2017 Mogadishu bombings / Q42033121