1983ko Euskal Herriko Itzulia | |
|
Datu orokorrak |
Lasterketa | 23. Euskal Herriko Itzulia |
Datak | apirilak 4 – 1983.eko apirilak 8 |
Luzera | 866 km |
Herrialdea | Espainia |
Irteera-lekua | Legorreta |
Bataz besteko abiadura | 37,502 km/o |
Emaitzak |
Txapelduna | Julian Gorospe (Reynolds) |
Txapeldunordea | Roberto Visentini (Inoxpran) |
Hirugarrena | Marino Lejarreta (Alfa Lum-Olmo) |
Puntukako sailkapena | Juan Fernández Martín (Zor-Gemeaz Cusin) |
Eskalatzailerik onena | Felipe Yáñez (Teka) |
◀1982 | 1984▶ |
Dokumentazioa |
1983ko Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 23. edizioa izan zen. 1983ko apirilak 4 eta 8 artean egin zuten. 866 kilometro egin ziren 5 etapatan banatuta.
Edizio honetan 5 talde profesional espainiarrek parte hartu zuten (Reynolds, Kelme, Teka, Zor eta Hueso) eta 4 talde atzerritarrek (Sammontana, Inoxpran eta Alfa-Lum Olmo italiarrak eta Euroshop-Splendor belgiarra).
Garailea Reynolds taldeko Julian Gorospe bizkaitarra izan zen, garai hartan txirrindulari gaztea eta etorkizun itxaropentsua zuena, eta 1990ean berriro ere proba hau irabaziko zuena. Bere garaipena Errezilgo gainera iristen zen azken erlojupekoan sendotu zen, non bere espezialitatea ziren kronoeskaladetan erakustaldi bat eman zuen.
Etapak
Sailkapenak
Tarteko helmugen sailkapena |
|
Taldekako sailkapena |
1. | Reynolds | 69h 19' 28s | | 2. | Teka | 1' 38 segundora | | 3. | Inoxpran | 2' 19 segundora | | |
Kanpo estekak
- 1983ko Euskal Herriko Itzulia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1983ko Euskal Herriko Itzulia |