1920ko Bost Nazioen Txapelketa
1920ko Bost Nazioen Txapelketa | |
---|---|
Datak | 1920ko urtarrilaren 1etik apirilaren 3ra |
Txapelduna | Gales Eskozia Ingalaterra |
Slam Nagusia | ez |
Partida kop. | 10 |
Puntu gehien | ? |
Entsegu gehien | ? |
← 1914 | 1921 → |
1920ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen seigarren ekitaldia izan zen (guztira 33.a). 1920ko urtarrilaren 1ean hasi eta apirilaren 3an bukatu zen. Galesek, Eskoziak eta Ingalaterrak partekaturiko garaipena eskuratu zuten[1]. Lehen Mundu Gerrak eragindako etenaldiaren ondoren jokaturiko lehenengo txapelketa izan zen.
Puntuazio sistema
Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak lau puntu balio zituen eta zigor kolpeak hiru.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
Sailkapena
| |||||||||||||||
Taldea | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Alde | Aurka | Diferentzia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Gales | 6 | 4 | 3 | 0 | 1 | 58 | 23 | +35 | ||||||
1 | Eskozia | 6 | 4 | 3 | 0 | 1 | 37 | 18 | +19 | ||||||
1 | Ingalaterra | 6 | 4 | 3 | 0 | 1 | 40 | 37 | +3 | ||||||
4 | Frantzia | 2 | 4 | 1 | 0 | 3 | 23 | 26 | -3 | ||||||
5 | Irlanda | 0 | 4 | 0 | 0 | 4 | 22 | 76 | -54 |
Partidak
Eguna | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa | Egoitza |
---|---|---|---|---|
1920-1-1 | Frantzia | 0 - 5 | Eskozia | Paris |
1920-1-17 | Gales | 19 - 5 | Ingalaterra | Swansea |
1920-1-31 | Ingalaterra | 8 - 3 | Frantzia | Londres |
1920-2-7 | Eskozia | 9 - 5 | Gales | Edinburgo |
1920-2-14 | Irlanda | 11 - 14 | Ingalaterra | Dublin |
1920-2-17 | Frantzia | 5 - 6 | Gales | Paris |
1920-2-28 | Eskozia | 19 - 0 | Irlanda | Edinburgo |
1920-3-13 | Gales | 28 - 4 | Irlanda | Cardiff |
1920-3-20 | Ingalaterra | 13 - 4 | Eskozia | Londres |
1920-4-3 | Irlanda | 7 - 15 | Frantzia | Dublin |
Sariak
Saria | Taldea |
---|---|
Bost Nazioen Txapelketa | Gales Eskozia Ingalaterra |
Slam nagusia | ez |
Koroa hirukoitza | ez |
Zurezko koilara | Irlanda |
Kalkuta Kopa | Ingalaterra |
Palmaresa
1920 arteko bakarkako garaipenak.
# | Taldea | Garaipenak |
---|---|---|
1 | Eskozia | 8* |
2 | Gales | 7 |
3 | Ingalaterra | 6 |
4 | Irlanda | 3 |
5 | Frantzia | 0 |
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Sei Nazioen Txapelketako webgune ofiziala
- Datuak: Q820132
- Multimedia: 1920 Five Nations Championship / Q820132