Comillasko markesgoa Alfontso XII.ak 1878ko uztailaren 3an sortutako noblezia titulua da, Antonio López y Lópezi emana, jaiotzez Comillasekoa zena. 1881ean, errege berak Espainiako Handiki izendatu zuen.[1]
Comillasko markesak
Titularra
Aldia
Alfontso xii.aren sorkuntza
I
Antonio López y López[1]
1878-1883
II
Claudio López Bru[1]
1883-1925
III
Juan Antonio Güell y López[1]
1926-1958
IV
Juan Alfonso Güell y Martos[1]
1958-Egun
Comillasko markesen historia
Antonio López y López (1817-1883), Comillasko I.go markesa Compañía Trasatlántica Españolaren sortzailea, Karlos III.aren Ordenaren eta Isabel Katolikoaren Ordenaren zalduna.[1] Luisa Bru yLassusekin izandako semeak jaso zuen titulua:
Claudio López Bru (1853-1925) Comillasko II. markesa, Compañía Trasatlántica Españolaren lehendakaria eta Urrezko Ardi-larruaren Ordenako zalduna. Ondorengorik izan ez zuenez, titulua ahizparen lehenengo semeak jaso zuen:
Juan Antonio Güell y López (1958-1876), Comillasko III. markesa, Güellgo II. kondea, San Pedro Ruiseñadako VI. kondea. Titulua bere bilobak jaso zuen:[2]
Juan Alfonso Güell y Martos Comillasko IV. markesa, San Pedro Ruiseñadako VIII. kondea eta Güelleko III. kondea.[2]
Erreferentziak
↑ abcdef«Comillas, Marqués de» Diputación Permanente y Consejo de Grandeza de España y Títulos del Reino (Madrid).
↑ ab«Juan Antonio Güell López | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es.