Calopteryx virgo
Calopteryx virgo | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Odonata |
Familia | Calopterygidae |
Generoa | Calopteryx |
Espeziea | Calopteryx virgo Linnaeus, 1758 |
Calopteryx virgo Calopterygidae familiako odonatua da.
Deskribapena
45 mm inguruko sorgin-orratza da. Arrak hegal berde ilunak eta pterostigmarik gabeak eta gorputz berde metalkara ditu. Emeak hegal arre irisatuak, pterostigma zuriarekin, eta gorputz berdea (abdomenaren muturra brontze kolorekoa) ditu. Jirabiraka hegan egiten du, tximeleten antzera[1]
Bizilekua
Larbak ur garbi eta laster samarreko erreka eta ibaietan garatzen dira[1]. Erreka itzaltsuetan ugaria izaten da.
Banaketa
Mendebaldeko Europatik (Portugal eta Espainiako iparraldetik, batez ere) Ekialde Hurbileraino hedaturik dago. Ekialderantz Kaukasoraino eta Iparraldeko Europan Finlandia eta Suediaraino banatua da. Marokoko iparraldean ere bizi da.
Erreferentziak
- ↑ a b Calopteryx virgo British Dragonfly Society. British-dragonflies.org.uk
Kanpo estekak
- Datuak: Q248379
- Multimedia: Calopteryx virgo / Q248379
- Espezieak: Calopteryx virgo